Kutxa Fundazioak bere "ezinegona" agertu du G-puntuaren finaleko sari banaketan, Aitor Sarriegi txapeldunari Kutxa Fundazioaren saria ematerakoan entzulegoarengandik jasotako txistuak direla-eta.
Ohar baten bidez, "erakunde jakin bati emandako txistukadak eta beste erakunde jakinei emandako txalo zaparradek bertsolaritzaren kultur jarduerari berari zein mesede edo kalte egiten dioten hausnartzera" gonbidatu ditu bertaratu zirenak, eta zera nabarmendu du: "Kutxa Fundazioak igandeko saioko kartzelako gaian bezala, bukaerako agurretan entzundako bertsoak ekarri nahi ditu gogora, alegia, normalizaio politikoan murgiltzeko ahalegina tokatzen den garai honetan, erantzukizunez jokatzeko hainbat bertsolarik egindako gonbitea, norberak egin beharreko gogoetaren lagungarri".