Musika. Kumbia Queers
'La oscuridad bailable'
Diskoetxea: Horario Invertido Records
Ba al da erdibiderik punk-rockaren eta munduaren artean? Muturrekoak diruditen bi mundu horiek uztartzen dituzte Kumbia Queers talde argentinarreko kideek, inongo lotsarik gabe, eta, harrigarria, ongi egiten dute, gainera. Hauxe dute bosgarren disko luzea, La oscuridad bailable, eta ukitu ganberro hutsetik harantzago doa. Oso dibertigarri eta irreberentea da, baina, era berean, txukun mantentzen dituzte bi generoen ezaugarriak; dantzagarritasuna eta ikuspegi kritiko, azido eta gordina. Gogoangarria da La Pollaren Ellos Dicen Mierda kantuaren bertsio ez oso epikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu