La Revoltosa eta Katiuska zarzuelak ikusteko aukera dago aste honetan Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Sasibill Donostiako Lirika Elkarteak ekoitzita. La Revoltosa-ren aurreneko emanaldia atzo egin zuten, eta bigarren eta azkena gaur izango da, 19:30ean hasita, Sasibill abesbatzaren, Carlos Cuestak zuzendutako Sotto Voce Orkestraren, Hevila Cardeña sopranoaren eta Marco Moncloa, Maria Jesus Gurrutxaga, Mario Rodrigo eta Angel Walterren parte hartzearekin; gaurko saioan, atzokoan egin zuten bezala, La Revoltosa-z gain, Antologia Madrileña saioa ere eskainiko dute, zarzuelaren historiako hainbat obratako pieza ezagunek osatua. Katiuska-ren emanaldiak bihar eta etzi izango dira, ordu berean; Miren Urbieta sopranoa, Andres del Pino baritonoa eta Joe A. Moreno tenorra ariko dira Sasibill abesbatzarekin batera, Arkaitz Mendoza BERRIAKO musika kritikaria musika zuzendari dutela.
Espainian eta Ukrainan
La Revoltosa-k XIX. mendearen amaierako Madrilen girotutako amodio istorioa kontatzen du, Felipe eta Mari Peparen artekoa. Katiuska-k kontatzen duen istorioa, aldiz, Ukrainako herri baten kanpoaldean gertatzen da, Errumaniarekiko mugatik hurbil, 1918ko udaren amaiera aldera, herrialdean gerra zibila denean. Katiuska neska gaztea amonarekin bizi zen, sobietek andrea erail zuten arte. Sergio printzeak salbatzen du, eta ostatuko andrearen zaintzapean uzten.
'La Revoltosa' eta 'Katiuska' zarzuelak ikusteko aukera dago Donostian
Sasibill Donostiako Lirika Elkarteak ekoitzi ditu Viktoria Eugenia antzokian ematen ari diren ikuskizunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu