'La trinchera infinita', Oscar sarietarako bidean

La trinchera infinita. BERRIA.
2020ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
ZINEMA.Espainiako zinema akademiak aukeratua du dagoeneko Oscar sarietan Espainia ordezkatuko duen filma: La trinchera infinita izango da lan hori. Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak ziren beste bi hautagaiak. Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako pelikulak, baina, beste aukeraketa bat gainditu beharko du Oscarretan nazioarteko filmik onenaren saria lortzeko lehian izateko.

Moriarti ekoiztetxeko kideek lehendik ere badakite zer den Oscarretarako bidean egotea. Izan ere, 2016an ere abiatu zuten ibilbide hori, Loreak filmarekin, baina pelikulak ez zuen gainditu Hollywoodeko akademiaren aukeraketako hurrengo fasea.

2021eko apirilaren 25ean banatuko dituzte 93. Oscar sariak, Los Angelesen (AEB), ohi baino bi hilabete beranduago. Normalean, otsailean banatzen dituzte sariak, baina COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Hollywoodeko akademiak ekitaldia atzeratzea erabaki zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.