Kultura

Landak eta Orpustanek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso dute

Humanitateen, kulturaren, arteen eta zientzia sozialen alorrean egindako lana saritu dute

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak eman die saria Landa eta Orpustani. JON URBE
Berria
2014ko azaroaren 12a
19:45
Entzun

Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan literatur ikerlariak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso dute gaur arratsaldean Donostian, Miramar jauregian egindako ekitaldi batean. Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentearen eskutik jaso dute saria.

Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak 1995ean abiatu zuten saria, humanitateen, kulturaren, arteen eta giza zientzien alorretan pertsona bizi batek egindako lana aitortzeko asmoarekin, eta ordudanik, honako hauek jaso dute saria: Julio Caro Baroja, Alvaro d'Ors Pérez Peix, Luis Villasante Kortabitarte, Jesus Altuna Etxabe eta Juan Plazaola Artola,  Eduardo Txillida Juantegi, Miguel Artola Gallego, Juan Garmendia Larrañaga, Bernardo Atxaga, Gurutz Jauregi, Juan San Martin Ortiz de Zarate, Nestor Basterretxea, Maite Lafourcade, Gregorio Monreal, Danniel Innerarity, Javier Elzo, Joxerramon Bengoetxea, Maria Bayo, Joxe Azurmendi Otaegi, Mari Carmen Gallastegi eta Francisco Etxeberria.

Sariek 20.000 euroko balioa dute eta, aurten, iaz bezala, erdibana banatuko dira Landa eta Orpustanen artean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.