KulTURA

Larunbatean hasiko dute Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen

Finala martxoaren 21ean izango da, Elizondon.

2009ko urtarrilaren 28a
13:31
Entzun
Prest dute Nafarroako 2009ko Bertsolari Txapelketa, Bidean lelopean, eta larunbat honetan izango da estraineko saioa, Auritzen (17:30, kultur etxea). Final-laurdena izango da. 24 bertsolari ariko dira denera.

Jon Barberena, Jon Elizetxe, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Alazne Untxalo eta Saioa Alkaiza bertsolariak ariko dira.

Iaz Julen Zelaietak irabazi zuen txapelketa. Aurreko lauretan, Xabier Silveirak. Zelaieta da aurtengo finalaurrekoetara sailkatuta dagoen bakarra. Silveira otsailaren 14ko final-laurdenean ariko da, Tafallan.

2009ko saioak

Final-laurdenak (24 bertsolari)

- Auritz. Urtarrilak 31, kultur etxea, 17:30.

- Igantzi. Otsailak 7, jubilatuen elkartea, 17:30.

- Betelu. Otsailak 8, Zigari elkartea, 17:30.

- Tafalla. Otsailak 14, Kube aretoa, 17:30.



Finalaurrekoak (18 bertsolari: aurreko saioetako 17 eta Zelaieta)

- Goizueta. Otsailak 21, udaletxeko hanbara, 17:30.

- Altsasu. Otsailak 28, Iortia kultur rtxea, 17:30.

- Antsoain. Martxoak 7, antzokia, 17:30.

Finala (zortzi bertsolari)

- Elizondo. Martxoak 21, Lur aretoa, 17:00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.