Bertsolaritza

Larunbatean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala

Bost talde lehiatuko dira, Orion, 11.00etatik aurerra gaztetxoen mailan, eta 15 eta 18 urte bitarteko hamar bertsolari bakarka arratsaldean

Berria.info
2013ko ekainaren 19a
16:39
Entzun

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatuko da, ekainaren 22an, Orioko Karela kiroldegian, bi saiotan: lehenengoan, 11:00etatik aurrera, gaztetxoek hartuko dute parte, eta bigarrengoan, 15:30etik aurrera, helduek, 15 eta 18 urte bitartekoek.

Gaztetxoen mailan, bost talde lehiatuko dira: Arabako taldea, Ekialdeko taldea (Bizkaia), Zarauzko taldea (Gipuzkoa), Kanbo-Xalbadorreko taldea (Lapurdi-Nafarroa Beherea) eta Leitzako taldea (Nafarroa).

Helduen mailan, berriz, hamar bertsolari lehiatuko dira txapela irabazi nahian: Peru Abarrategi (Aramaio, Araba, 1997), Iñaki Tena (Gasteiz, 1995), Txaber Altube (Abadiño, Bizkaia, 1998), Ander Gerraikaetxebarria (Zornotza, Bizkaia, 1996), Mikel Iturriotz (Urretxu, Gipuzkoa, 1995), Gemma Urteaga (Beasain, Gipuzkoa, 1995), Ortzi Murua (Azkaine, Lapurdi, 1995), Aitor Serviere (Azkaine, Lapurdi, 1995), Mikel Lasarte (Barañain, Nafarroa, 1996) eta Maddalen Lopez (Lesaka, Nafarroa, 1997).

Goizeko nahiz arratsaldeko saioak Xabier Sukiak aurkeztuko ditu. Epaimahaia Ekaitz Elorriaga, Gorka Intxaurbe, Ainhoa Mujika, Jokin Arregi, Beñat Soule eta Mikel Beaumontek osatuko dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.