donostiako 59. Zinemaldia

'Las razones del corazon', barruan sartu gabe, "pelikula zaila"

Gontzal Agote BERRIAko adituak film haren eta 'Americano'-ren kritikak egin ditu bideo honetan. Gaur bukatu da Urrezko Maskorrerako lehia.

2011ko irailaren 23a
20:02
Entzun

Gaur itxi dute Donostiako 59. Zinemaldiaren Urrezko Maskorrerako lehia, Arturo Ripsteinen Las razones del corazón eta Mathieu Demyren Americano filmen emanaldiekin. Americano nahikoa biografikoa dela dio Gontzal Agote BERRIAko zinema adituak, eta lanak "bukaeran behera" egin duela. Las razones del corazón, berriz, film "zaila" dela uste du Agotek, baldin eta pelikula barruan ez sartuz gero; aldiz, sartuz gero, "harrapatu egiten zaitu".

Biharkoa izango du azken eguna jaialdiak, eta iluntzean egingo duten galan jakinaraziko dituzte sarituen izenak. Denera hamasei lan lehiatu dira Urrezko Maskorra irabazteko. 

Orain arteko kritikei eta ikusleen harrerari erreparatuta, Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarra izan daiteke sari bat jasotzeko hautagai sendoenetako bat, Kiseki (I Wish) lanari esker. Terence Davies zinemagile ingelesaren The Deep Blue Sea drama izan da kritikarien gustukoenetako bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.