Pablo Maloren Lasa eta Zabala filmak Joxi Lasa eta Joxean Zabala GALek 1983an bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazitako gazteen kasua du kontagai, sumarioan oinarrituta. Filmean, Iñigo eta Fede abokatuak hildakoak identifikatzeko lanean ahalegintzen dira, beren sinesmenak eta era beren biziak ere arriskuan jarriz horretarako.
Cristian Merchanek jokatu du Joxi Zabalaren rola, eta Jon Anzak Joxean Lasarena; Iñigo abokatuarena, berriz, Unax Ugaldek. Oriol Vila, Francesc Orella, Aitor Mazo, Pep Tosar eta Ricard Sales aktoreek ere parte hartu dute. Filmaketa lanak Baionan hasi ziren, aurtengo otsailean, eta gero Gipuzkoan jarraitu zituzten; Tolosan, Donostian eta Zumarragan, besteak beste.