Irudia. Donostia
Lasalak 'Luz' estreinatuko du bihar
Judith Argomanizek 2013an sortu zuen Lasala dantza konpainia, eta zazpi obra eman ditu orain artean: Hooked, Hooked(still), Lauesku, Lauesku 22, Trip, Now eta Microclimate. Lan horietako zenbait —Now eta Hooked— sarituak izan dira atzerrian. Zortzigarren obra estreinatuko dute bihar, bada, Lasalakoek: Luz. 20:00etan dute ordua, Gazteszenan. Gazteszenan bertan hainbat astetan egindako egonaldiaren emaitza da lana, eta Jaiotz Osa, Carla Diego, Garazi Etxaburu eta Paula Parra arituko dira dantzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu