Lore eder bati:
Lore eder bat ikusi nuen
lengoan sari tartean,
Udaberriko egun zan da
zegoen sasoi betean.
Sedazko telak nola egoten
diran eskaparatean
alaxe zegon euteraldeko
arkaitz inguru batean.
Seaskari
Seaskatxo, gaur zuregana
natorkizu maite-miñez,
nik aurtzaroan lo artzen nuen
amak zurieragiñez.
Emen ikusi nuen argia,
emen ikasi nun oiñez,
Franki txokoan azi nintzan ni
pozez eta atsegiñez,
nere amaren bularreratik
trago goxoak eginez.
Basarri bateko mutilzar edarizale bati bere auzotar baten erreguz
Ikusi nuen lenguan
eta bildurtu ninduan:
gizarajua neurriak ondo
beteta zeguan.
Obe lotu bagenduan
asto beltzaren onduan;
libre utzi ta jakiña dago
zer egingo duan.
Iñaki Zubizarretaren 'Manuel Lasarte. Iturria ondare' liburutik ateratako bertsoak.
Lasarteren bertsoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu