Irudia. Miarritze

LATINOAMERIKA IRITSI DA LAPURDIRA

2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Latinoamerikako kulturen 20. jaialdiak atzo izan zuen lehen gaualdia, aste osoan fikziozko filmak epaitzen ariko den taldearen aurkezpenarekin eta batez ere Ricardo Darin aktore argentinar ezagunarekin. Aurtengo jaialdiari dirdira berezi bat ekarriko diolakoan gonbidatu dute Ricardo Darin antolatzaileek. Argazkitik landa, zinemaren aldi. Atzo, Las Acacias fikzioa aurkeztu zuten. Film horrekin urrezko kamera eskuratu du Pablo Giorgellik Cannesko jaialdian. Gaur, Ricardo Darinen omenez, Fabian Bielinskiren El Aura emanen dute 20:00etan Le Royalen, eta 20:30ean Gabriel Garcia Morenoren El tren fantasma Gare du Midin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.