Latinoamerika Miarritzera iritsi da barda, bere film, musika eta gainerakoekin

Gaur Patricio Guzman etorriko da 'Nostalgia de la luz' aurkeztera, eta gauean Lapurdiko orkestra ariko da

Nora Arbelbide Baiona
2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Atzo gauean hasi Miarritzeko Latinoamerikako kulturen 19. jaialdiak egunero 25 bat film proiektatuko ditu hirian gaindi. Horien artean, gaur 11:00etan La batalla de Chile dokumentalaren egile Patricio Guzmanen Nostalgia de la luz. Herriko kasinoan izanen da, eta Guzman bera etortzekoa da aurkeztera. Gauean Lapurdi itsasaldeko orkestrak zuzenean animatuko du Enrique Ernesto Gunche eta Eduardo Martinezen Hasta después de muerta (1916) film mutu argentinarra. 20:30ean Midi geltokian finkatua dute hitzordua. Filmak Elvira umezurtza eta Luis medikuaren arteko maitasun istorioa kontatzen du, doinu melodramatikoan, baina tarteka irria sortuz.

Gaualdia Uruguaiko Onda Vaga taldearen kontzertuak bururatuko du Kasinoan jarri herrixkan. Izan ere, gauero han bururatuko da jaialdia, aldi oroz kontzertuak urririk eskainiz. Han daude iaz hil zuten Christian Poveda zinemagile eta argazkilariak El Salvadorko talde armatuetako kideei egin potretak ere. Patricia Campos haren laguna jaialdira etorria da lekukotasun zuzena ekartzera. Ondoan, Jacques Borgetto argazkilariak Argentinan hartu argazkien erakusketa ere zintzilikatua dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.