ZINEMA

Lau euskal herritar garaile Goya sarietan

Espainiako zinemaren sariak jaso dituzte Karra Elejaldek, Alberto Iglesiasek, Urko Garaik eta Reyes Ariasek.

2011ko otsailaren 14a
18:16
Entzun
Atzo gauean banatu zituen Madrilen Espainiako zinemaren sariak, eta lau euskal herritar daude sarituen artean. Karra Elejaldek aktore onenaren saria jaso du También la lluvia filmean egindako lanagatik. Alberto Iglesiasek musika originalenaren atalean irabazi du Goya También la lluvia filmaren lanagatik, eta Urko Garai soinu onenaren atalean nagusitu da, Marc Orts eta James Muñozekin batera, Buried filmarekin.

Laugarren Goya saria Reyes Ariasek irabazi du. Aktorea eta gidoilaria da Arias, etalehen lana zuen zuzendari moduan Una caja de botones. Saria jasotzerakoan "Goierriko eskualde osoari" eskaini zion, eta bertso bat botatzen ere saiatu zen, baina emozioaren eraginez ezin izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.