Lau haitzulotako errepliken ordezkariak Zestoan bilduko dira, kongresu batean
ONDAREA. Ekainberrik, Ekaingo haitzuloaren erreplikak, hamar urte beteko ditu aurten, eta urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan, kongresu bat egingo dute Zestoako Bainuetxean (Gipuzkoa), uztailaren 20an. EHUko udako ikastaroen barruan egingo dute topaketa, Ekainberri 10 urte. Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa izenburupean. Bertan, Europan labar artea duten lau haitzulotako errepliken ordezkariak bilduko dira; hala, Ekainberriko ordezkariekin batera, solasaldi batean parte hartuko dute Altamirako (Espainia) eta Chauvet zein Lascauxeko (Okzitania) errepliken arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu