kulTURA

Lauaxeta saria, Torrealdairi

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak abenduaren 3an emango dio saria. Euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana aitortu du Aldundiak.

2010eko azaroaren 16a
14:04
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak 2010eko Lauaxeta saria Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942) euskaltzaleari ematea erabaki du. Honek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana aitortu du hala Aldundiak. Soziologoa, kazetaria, idazlea eta euskaltzaina da Torrealdai. Halaber, Egunkaria-ren sortzaileetakoa izan zen; kazetaren itxiera kasuan epaitu egin zuten, baina hark ere absoluzioa jaso zuen -auzi ekonomikoan auzipetuta seg¡tzen du-.

Abenduaren 3an emango dio saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, Euskararen Nazioarteko Egunean.

Aldundiak 2005ean sortu zuen saria. Aurten arte izandako irabazleak: Ander Manterola (2005), Orue Auzoko Pasiotarren Alkartea (2006), Miren Agur Meabe (2007), Bizkaia Irratia (2008) eta Jon Kortazar (2009).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.