Espainiako gerra hasi baino bost hilabete lehenago, 1936kourtarrilean, Bilbon izan zen Federico Garcia Lorca, Margarita Xirguren konpainiak Arriaga antzokian Bodas de sangre estreinatzen zuela eta. El Sitio elkartean eta Luciano jatetxean omendu zuten Bilboko idazle eta literaturzale batzuek, eta haien artean Estepan Urkiaga Lauaxeta egon zela uste da.
Lauaxetak ez zuen, ordea, Garcia Lorcarekin nahi bezain luze hitz egiterik izan, Lorcari ostatu hartuta zegoen hotelera urtarrilaren 29ko dataz igorri zion gutunak erakusten duenez. «Hainbat aldiz saiatu naiz, lortu gabe, zurekin solasaldi bat izatea», dio Lauaxetak, gaztelaniaz idatzitako gutunaren hasieran. Gutunarekin batera, haren poema batzuei eginak zizkien euskarazko itzulpenak igorri zizkion Lauaxetak Garcia Lorcari, eta baita bere poema liburu bat ere, «ez zure eraginik gabe idatzia».
Lauaxetak Garcia Lorcarekin nahi bezain luze hitz egiterik izan ez zuenekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu