bertsolaritza

Laxaro Azkunek jarriko dio txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari

2011ko abenduaren 7a
11:40
Entzun

Laxaro Azkunek (Azpeitia, 1950) jarriko dio abenduaren 18an txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari. Donostian izango da finala, Ilunben, Beñat Gaztelumendi, Jexus Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martinen artean.

"Harriduraz, eta lotsaz ere bai" hartu du Azkunek txapela janzteko gonbitea, Gpuntua-ri esan dionez. "Lehenik eta behin sorpresaz harrapatu ninduten; bertso munduko publikazio batzuk emate aldera zita egin genuen eta bazkari bueltan bota zidaten txapela jarriko ote nuen. Harriduraz hartu nuen hasieran; nik zer meritu egin ote dut ohore hori izateko? Nahikoa ohore izan baita nire zaletasuna lanbide ere izatea; hainbeste miresten ditudan bertsolariak gertutik ezagutzea eta eurekin lanean aritzea".

Irrati-esatari, bertsolari, gai-jartzaile edota txapelketen antolatzaile izan da Azkune. Euskararen eta euskal kulturaren transmisioan hamaika lanetan jarduna, bertsolaritzaren historiako hainbat pasarteren testigu izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.