Lazkoz nagusitu da Nafarroako Txapelketaren Irurtzungo kanporaketan

Finalaurrekoetara zuzenean pasatu da, 324,5 punturekin, Iñigo Olaetxea eta Oier Lakuntza atzean utzita

Erredakzioa
Iruñea
2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Eneko Lazkoz nagusitu zen joan den igandean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan, Irurtzunen, 324,5 puntu eskuratuta. Bezperan, Xabier Terreros nagusitu zen Tafallako kanporaketan, 313 punturekin. Biak zuzenean sailkatu dira finalaurrekoetara, eta haien ondorengo sailkapena honela geratu da oraingoz: Iñigo Olaetxea (314 puntu), Oier Lakuntza (311,5), Ander Fuentes Itturri (307), Miel Mari Elosegi Luze (292,5), Bittor Elizagoien (281), Ainhoa Aranburu (277), Ekaitz Astiz (261,5), Irati Majuelo (259), Jose Luis Barberia Zili (258) eta Egoitz Gorosterrazu (253).

Araban ere bi kanporaketa

Arabako Bertsolari Txapelketan ere bi kanporaketa jokatu dira asteburuan, bigarrena eta hirugarrena, Oionen eta Ilarduian hurrenez hurren. Oionen Asier Otamendik batu zituen puntu gehien, ostiralean; Ilarduian, Ander Solozabal nagusitu zen, larunbatean. Otamendik eta Solozabalek ez ezik, Oihane Pereak ere lortua du finalaurrekoetara zuzenean pasatzea, hura izan zelako nagusi aurreneko kanporaketan, hilaren 12an, Laudion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.