Sex Museum, Capsula, Nuevo Catecismo Catolico, Surfin Kaos, Jupiter Jon, Luger eta DJ Budin eta DJ Makala ariko dira gaur, 21:00etatik aurrea, Donostiako Egia auzoko Gazteszenan, Le Bukowski SoundMachinek antolatutako Ze Premikin! [Exile on Jareño St.] jaialdian. Ekitaldiak bi espazio independentetan izango dira.
«Azken 30 urteetan gauero Le Bukowskin gozatzen den giroaren azalpen zabalago bat izatea nahi dugu», adierazi dute jaialdiaren antolatzaileek gaurko festaren berri ematerakoan. Gaur, «borondatezko exilioan», Le Bukowski tabernako giroaz handik 150 metro eskasera gozatuko dute, «premiarik gabe» sortutako festa batean. Festa hori «luxuzko opari bat» izango dela diote. «Luxuzkoa diogu, areto handiago batean eta goizeko seiak arte sekulako kartela osatu dugulako, prezio txikietan mugituz». Zortzi euroan eskura daiteke jaialdirako sarrera.
Jaialdiaren helburua «sinplea» da, azaldu dutenez: «Jendeari merezi duen show-a ematea».
Le Bukowskiko giroa Gazteszenara eramango dute gaur, gau batez
Sex Museum, Capsula, NCC, Jupiter Jon, Luger eta DJ Budin eta DJ Makala ariko dira Ze Premikin jaialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu