Lekeitioko Zine eta Bideo Bileran 16 lan amateur eta 17 profesional lehiatuko dira

Arantxa Gurmendi eta Eneko Dorronsororen lehiaz kanpoko lanekin hasiko da, eta Aitzol Aramaio oroituz amaitu

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Neurri, gai, formatu eta joera askotako 33 lan lehiatuko dira datorren astean Euskal Zine eta Bideo Bileraren 34. ekitaldian. Orotara, 38 lan aurkeztu ziren lehiaketara, baina haietatik bost kanpoan geratu dira, arauak ez betetzeagatik. Lehiatuko diren 33 lanen artean, hamasei amateurrak dira, eta hamazazpi, profesionalak. Argumentua duten filmak hamahiru dira guztira —sei amateur eta zazpi profesional—, dokumental eta erreportajeak hamar —bost amateur eta bost profesional—, eta sormenekoak beste hamar —bost amateur eta bost profesional—. Bizkaian eginak dira 33 filmen arteko 11 —horietako hiru Lekeitiokoak—, Gipuzkoakoak hemeretzi eta Arabakoak beste hirurak.

Lehiaz kanpoko bi emanaldirekin hasiko da aurtengo ekitaldia, astelehenean, 19:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan: Arantxa Gurmendiren Emakumeak plazan eta Eneko Dorronsororen Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka. Hurrengo egunetan lehiaketako filmak emango dituzte, Ikusgarri zinema aretoan, 19:30ean hasita.

Azken egunean, abenduaren 3an, Benito Ansola beka jaso duten bi lan ikusteko aukera izango da, leku eta ordu berean: Joseba Uberuagaren Izena duena eta David Zabala eta Paul Urkijoren Ohe azpiko zera. Horietaz gain, beste bi emanaldi izango dira: Alberto Santanaren The American Immigration of Lucy Garatea film dokumental laburra, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta; eta Aitzol Aramaio zuzendari aurten zenduaren Terminal film laburra: haren omenez, film horrekin 2004an Lekeitioko Zine eta Bide Bilerako sari nagusia eskuratu zuela gogoraraziko dute.

Lekeitiokoa euskarazko zinemaren jaialdi bakarra dela adierazi dute Benito Ansola jaialdiaren sortzaile eta zuzendariak eta Kepa Arruza Lekeitioko Udaleko Kultura zinegotziak, eta ez dela «behar den moduan baloratzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.