Lena Nyman aktorea hil da, Bergmanekin lan eginikoa
ZINEMA. Lena Nyman suediar aktorea atzo hil zen, 66 urte zituela, aspaldidanik zuen gaitz baten ondorioz. Ingmar Bergmanen Höstsonaten (Udazkeneko sonata, 1978) filmeko aktore nagusietako bat izan zen, Ingrid Bergman eta Liv Ullmanen ondoan. Aurretik Vilgot Sjoeman zinemagile esperimentalarekin aritu zen, AEBetan lizun eta pornografikotzat jo zituzten hainbat filmetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu