Lertxundi eta Gorrotxategi poesiaz eta pentsamenduaz mintzatuko dira

Hitzaldi bana egingo dute Durangon, bihar eta etzi, eta hainbat poetaren errezitaldiak ere izango dira

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Anjel Lertxundi eta Aritz Gorrotxategi idazleek hitzaldi bana egingo dute, bihar eta etzi hurrenez hurren, 19:00etan hasita, Durangoko Arte eta Historia museoan, Pentsamenduaren Poesia jardunaldien bosgarren ekitaldian. Heidegger, artelanaren basobidean du izenburu Anjel Lertxundik bihar Durangon egingo duen hitzaldiak; Gorrotxategik etzi egingo duenaren izenburua, berriz, Tolstoi: zer da artea? Kanonaren haustura da.

Bihar, Anjel Lertxundiren hitzaldiaren ondoren, Oier Guillan, Nerea Beldarrain eta Martin Etxeberria poeten errezitaldia izango da leku berean; etzi, berriz, Aritz Gorrotxategiren hitzaldiaren ondoren, Eva Veigak eta Antonio Casado de Rochak egingo dute errezitaldia.

Errezitaldietako poemak jasotzen dituen liburuxka bat banatuko zaie entzuleei, poetek irakurritakoari zuzenean hobeto jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.