Irudia.Bilbo
LETE GOGOAN POESIAREN EGUNEAN
Xabier Lete idazle, poeta eta kantari zena (1944-2010) gogoan izan zuten atzo arratsaldean Bilbon, Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira Bidebarrieta liburutegian antolatutako ekitaldian. Leteren gertuko kolaboratzaileek hartu zuten parte Xabier Lete, ahots bizian izeneko omenaldian: Karlos Gimenez pianistak, Joxan Goikoetxea eta Antton Valverde musikariek eta Joserra Garzia idazleak. Leteren kantu hilezkorrak berriz entzuteko aukera izan zuten bildutakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu