Gaur hasi eta uztailaren 15era arte egingo da Donostian liburu eta disko azoka, Gipuzkoa plazan. Guztira, 38 postutan banatuta, berrogei erakusle izango dira azokan, eta %10eko deskontua izango dute liburu guztiek. Astegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita, eta asteburuetan, ordu erdi gehiagoz.
Azokak irauten duen bitartean, hainbat liburu aurkezpen egingo dituzte Donostian, eta bestelako ekitaldi batzuk ere izango dira. Hala, datorren asteartean, uztailaren 3an, Iñaki Egaña historialariak Donostia 1813 liburua aurkeztuko du, eta hilaren 5ean, ibilaldi bat egingo dute, liburu hori abiapuntu hartuta.
Hilaren 5ean ere, Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik nobelan oinarritutako ikuskizun literario-musikala eskainiko dute udal liburutegiko sotoan, Zubizarretak berak, Joserra Senperena musikariak eta Gema Arrugaeta argazkilariak.
Era berean, euskal pizkundearen gaineko erakusketa ere egongo da hiru aste horietan.
Liburu eta disko azoka egingo da uztailaren 15a bitarte Donostian
Azokan 40 erakusle izango dira, eta horren osagarri, hainbat liburu aurkezpen eta ekitaldi egingo dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu