Euskararen bilakaeran oinarrituta dago antzezlana, eta egileak teoria bat dauka: Euskal Herrian gertatu den gatazka bakoitzak hizkuntzaren aldaketa bat dakar. Jon Urrazaren Morritson eta Gartzia (Kultoko antzezlana) zen izendatutako beste hautagaia, baina saririk gabe geratu zen. Telleriak hirugarrenez irabazi du Max saria. Iaz, Jokin Oregirekin batera osatutako LKM-rekin, eta 2004an, Euskara sencilloaren manifiestoa-rekin.
Madrilgo Mataderon banatu ziren atzo gauean XVI. Espainiako Arte Eszenikoen Max sariak, eta Mario Gasi eman zioten eszenako zuzendari onenaren saria, Follies lanarengatik. Gizonezko aktore onenarena Carlos Hipolitori (Follies) eman zioten, eta emakumezko aktore onenarena, Amparo Barori (Agosto). Antzerki musikal onenaren saria ere Gasen lanak eraman zuen, eta dantzakoa, Teresa Nieto en Compañiaren Tacita a Tacita lanak.