LITERATURA

Literaldia jaialdiak euskal literaturaren hiriburu bilakatuko du Bartzelona

Hamabigarrena izango da aurtengoa, eta AlterLiteraldia saila gehituko zaio, ibilbide, erakusketa eta haurrentzako proposamenekin. Hitzaldiek, aurkezpenek, errezitaldiek, performanceek eta kontzertu literarioek osatzen dute programazioa.

Aurtengo edizioaren kartela. BARTZELONAKO EUSKAL ETXEA
2016ko martxoaren 31
12:53
Entzun

Euskal Etxeak antolatzen du Literaldia Bartzelonako euskal literatura jaialdia, eta aurten proposamen berriak dakartza. Literatura oinarri, musika, argazkigintza eta bestelako diziplina anitzek osatuko dute. Apirilaren 1etik 29ra, Bartzelona "euskal literaturaren erakusleiho" izango da, antolatzaileen arabera, eta, ohi den moduan, ekitaldi gehienak doan izango dira.

Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte eta Jule Goikoetxea izango dira jaialdiko protagonistetako batzuk. Hilaren 23an, berriz, Sant Jordi egunean, euskal literatura Rambletara aterako du Euskal Etxeak, bertan izango duen postuan. Hamabigarren aldi honetan, AlterLiteraldia ere estreinatuko da: haurrek, erakusketek eta ibilbide literarioek osatuko dute.

Egitaraua kontsultagai hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.