Aiora Jakak Joseba Sarrionandiaren itzulpenak aztertuz egingo duen saio batekin jarriko da abian Literatura Eskolaren 2102-2013ko ikasturtea —trukeurtea, antolatzaileen hitzetan—, urriaren 27an, Hendaian. Gaiari buruzko tesi baten egilea da, izan ere, Jaka.
Ondorengo saioak honako hauek izango dira: Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi izango du aztergai Markos Zapiainek, azaroan, Donostian; itzultzaile aitzindariak Karlos del Olmok, abenduan, Errenterian; euskal literatura erdaretan Elizabete Manterolak urtarrilean, Zarautzen; genero eta nazio identitateak antzerkian —Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso aztertuz bereziki— Amaia Alvarezek, otsailean, Gasteizen; migrazioa euskal literaturan Gotzon Barandiaranek, martxoan, Durangon; Amaia Ezpeldoi pertsonaia Iratxe Retolazak, apirilean, Iruñean; eta John Cheever Harkaitz Canok, maiatzean, Bibon.
Urte osorako matrikula 20 eurokoa da, eta saio bakoitzerakoa, bakarka, 10 eurokoa. Unai Iturriagak diseinatu du saio guztiak iragartzen dituen kartela, irudi nagusiarekin Txillardegi omenduz. Aurtengoa bederatzigarren ikasturtea du Literatura Eskolak.
Literatura Eskola Joseba Sarrionandia itzultzailea aztertuz hasiko da
Aiora Jakak egingo du aurreneko saioa, hilaren 26an, eta, ondoren, hilero bat izango da maiatza bitarte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu