Literatura

Literaturia Zarautzen egingo da aurten, maiatzaren 30etik ekainaren 1era arte

Lehen bost urteetan Larrabetzun egin den topaketa "are gehiago zabaltzea" dute xede antolatzaileek leku adaketarekin. 

Iazko edizioko argazki bat. L. JAUREGIALTZO, ARP
Berria.info
2014ko apirilaren 1a
08:04
Entzun

Literaturia literatur topaketaren aurtengo ekitaldia Zarautzen (Gipuzkoa) egingo da maiatzaren 30etik ekainaren 1era arte, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Orain arteko bost ekitaldiak Larrabetzun (Bizkaia) egin dira, baina, “mugarria finkatu ostean”, antolatzaileek Literaturiari “are gehiago zabaltzea” dagokiola pentsatu dute.

“Euskarazko literaturak bere adierazpide anitzetan, asteburu beterako proposamenak ditu”, adierazi dute antolatzaileek prentsara igorritako agiri batean, “baita askoz gehiagorako ere, Literaturian zein beste ekitaldi batzuetan aski frogatu dugunez, eta Larrabetzu baino plaza egokiagoa behar du”.

Plaza horrek beharrezko dituen ezaugarriak ere zehaztu dituzte Literaturiaren antolatzaileek agirian: “Literaturarekin harreman estua izango duena; bertako lan-taldea sortzeko aukera eskainiko diguna; ekitaldiak antolatzeko beharrezko azpiegitura izango duena; salmentan eragin nabarmena izan eta argitaletxeen urteko argitaratze egutegia baldintzatuko duena; dirulaguntza eskaeretan itotzera behartuko ez gaituena; erakunde publikoen neurriko babesa izango duena, bai ekonomikoki bai egitasmoarekin bat eginez; Euskal Herri osoko edozein zalerentzat eskura dagoena (garraio publikoaren bidez zein autoz); jan, edan zein lo egiteko aukera anitzak eskain ditzakeena”.


“Ezaugarri horiek guztiak eta gehiago betetzen ditu Zarautzek euskarazko literaturaren plaza bilakatzeko”, antolatzaileen ustez.


Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.