literatura

Literaturiak Lauaxeta izango du gogoan, Larrabetzun

Musika eta poesia uztartuko dituzte haren omenezko ekitaldian, ekainaren 1ean. Euskal liburuen azoka eta topagunea ekainaren 1etik 3ra izango da. Egitaraua, hemen.

2012ko maiatzaren 23a
16:25
Entzun

Literaturia euskal liburuen azoka eta topagunea Larrabetzun (Bizkaia) izango da aurten ere, ekainaren 1etik 3ra arte. Ohi bezala, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak eta beste egingo dira, gaur goizean Bilbon emandako prentsaurrekoan adierazi dutenez. Aurtengorako prestatu dituzten jardueren artean, Estepan Urkiaga Lauaxeta idazlearen omenez egingo duten ekitaldia dago.

Lauaxeta: Ez zuten poeta fusilatu izenburupean, musika eta poesia uztartuko dituzte hainbat lagunek. Ekainaren 1ean izango da saioa, 22:00etan, herriko plazan. Tartean izango dira Gari, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Jabier Muguruza, Txuma Murugarren, Francis Diez, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Xabi Strubell eta Petti musikariak eta Ane Zabala, Goizalde Landabaso eta Edorta Jimenez narratzaileak.

Literaturiak, oro har, lau gune izango ditu: herriko plaza, Anguleri kultur etxea, eskola eta Hori Bai gaztetxea.

Larrabetzuko ekitaldien aurretik, Donostian hainbat libururen aurkezpenak egingo dituzte, Literaturia-ren barruan.

Egitarau osoa ikusgai, hemen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.