Hiru film gehitu dizkiote Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizilerako aldez aurretik iragarrita zegoen film zerrendari: Liu Hao zinemagile txinatarra Donostiara itzuliko da Xiang bei fang / Back to the North filmarekin, Sail Ofizialean Addicted to Love filmarekin lehiatu eta bost urtera; Joachim Lafosse zuzendari belgikarraren Les chevaliers blancs / The White Knights da bigarrena; eta Peter Solletek Freeheld filma ekarriko du, Julianne Moore, Ellen Page, Michael Shannon, Josh Charles eta Steve Carrell aktoreak protagonista dituela.
Zuzendari Berriak saila ere osatu dute, han lehiatuko den azken filma iragarrita: Peter Gronlunden Tjuvheder /Thieves Honour, Suedian ekoitzia.