Kim Longinotto dokumentalgilea saritu eta omenduko du Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdiak. Giza Eskubideen Saria emango diote apirilaren 9an, eta egun berean haren azken lana emango dute, Pink Saris, Sampat Pal ekintzaileari buruzkoa. Indiako iparraldean emakumeen eskubideen aldeko borrokan nabarmendu da Pal. Kim Longinotto (Londres, 1952) Europako dokumentalgile laudatuenetakoa da gaur egun. Eat The Kimono, Hidden Faces, Divorce Iranian Style eta Sisters in Law dira haren lanik ezagunenetako batzuk.
Jaialdiaren sail ofizialean 21 film emango dira, hamahiru dokumental eta zortzi fikziokoak. Apirilaren 8an hasiko da jaialdia, Macel Rasquinen Hermano filmaren emanaldiarekin, eta ikusiko den azken filma Feo Aladagen When We Leave izango da, apirilaren 15ean. Hermano-k Huelvako (Espainia) Iberoamerikar zinema jaialdiko Urrezko Colon saria jaso berri du; When We Leave-k irabazitakoen artean, berriz, Luxenburgoko Europako Parlamentuaren Lux saria dago.
Gai askoren ingurukoak
Indarkeria, erlijioaren botere gehiegizkoa, Txetxeniako gatazka, transexualitatea, ijitoen errepresioa eta memoria historikoa dira hautatutako filmek jorratutako gaietako batzuk, Josemi Beltran jaialdiaren zuzendari berriak adierazi duenez.
Afrikako zinemak presentzia garrantzitsua izango du, Daoud Aoulad-Syaden La mosquée, Claire Denisen White Material eta Huellas de cambio en la región árabe irudi bildumarekin, besteak beste.
Latinoamerikako zinemaren ordezkarien artean, Patricio Guzmanen Nostalgia de la luz, Pablo Larrainen Post mortem eta Rebecca Cammisaren Which Way Home emango dituzte.
Indarkeriaren biktimei arreta berezia eskaintzen dieten filmak ere emango dituzte, hala nola Janus Metzen Armadillo, Laura Poitrasen The Oath, Khalo Matabaneren State of Violence eta Eran Riklisen El viaje del director de recursos humanos.
Zinema. Estreinaldiak
Longinotto sarituko du Giza Eskubideen Zinema Jaialdiak
Dokumentalgilearen azken lana emango dute, 'Pink Saris', Sampat Pal indiar ekintzaileari buruzkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu