'Jakin aldizkaria'

Lorea Agirre izendatu dute 'Jakin' aldizkariko zuzendari

Agirrez gain, beste hamahiru lagunek osatuko dute gidaritza taldea: Haizea Barcenilla, Harkaitz Cano, Xabier Eizagirre, Idurre Eskisabel, Patxi Juaristi, Joanmari Larrarte, Maialen Lujanbio, Imanol Murua, Andoni Olariaga, Olatz Osa, Gexan Sors eta Eguzki Urteaga. Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakaria izango da.

Taldeko argazkia, gaurko agerraldian. JAKIN
2014ko maiatzaren 15a
07:37
Entzun

Joan Mari Torrealdaik, Joxe Azurmendik, Joseba Intxaustik eta Paulo Agirrebaltzategik osatu dute orain artean Jakin aldizkariaren arduradun nagusiak, eta inguruan jarraituko duten arren, lantalde berriari utzi diote lekua. "Aro berri batean gaudelako behar du Jakinek zuzendaritza berria", adierazi du Torrealdaik, aldizkariaren orain arteko zuzendariak. Aldizkariaren zuzendari berriak, Lorea Agirrek, aurreko arduradunak omendu nahi izan ditu.

Kultur eta gizarte munduko jende andana bildu da. Besteak beste, Iñaki Murua (Bertsozale Elkartea), Nerea Mujika, Jon Irazabal (Gerediaga elkartea), Paul Bilbao, Iker Salaberria (Kontseilua), Iñaki Dorronsoro (Eusko Ikaskuntza), Mertxe Mujika (AEK), Beatriz Zabalondo, Martxelo Otamendi, Iban Arregi (Berria Taldea), Joxemari Sors, Jon Jaka, Mikel Esnal (Elkar), Aurelia Arkotxa, Mikel Zalbide (Euskaltzaindia), Marian Galarraga (Tinko elkartea), Aitor Kaltzakorta (EHE), Xabi Paya (Donostia 2016), Patxi Arrizabalaga, Ramon Irazu (ELA), Kepa Enbeita, Joxe Austin Arrieta, Laura Mintegi, Marian Beitialarrangoitia, Inaki Irazabalbeitia eta Felipe Uriarte.

Erakunde publikoen ordezkari ugari ere bertan izan dira: Eusko Jaurlaritzatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitano eta Gipuzkoako Aldundiko Euskara zuzendari nagusi Zigor Etxeburua.

Garai berrietara jauzi

Hala adierazi zion Joan Mari Torrealdaik, Jakin-en orain arteko zuzendariak, martxoan BERRIAri: bere historiako "jauzirik handiena" egitera zihoala aldizkaria. "Franco hil ondoren 1977an eman genuena ere ez zen txikia izan, baina aurten haren parekoa eman genezakeela iruditzen zait".

Orain arteko arduradunen adinagatik, baina, batez ere, aldizkariaren etorkizuna "kokagune eta eginkizun berrietan" sartu nahiagatik egin dute aldaketa. Aldizkaria bera aldatu dute, eta lehentasuna eman diote webguneari. Forma juridikoa ere aldatu egin dute, orain, fundazioa da Jakin; Torrealdairen arabera, sinadura bat baino ez da falta. Hemen irakur dezakezu Juan Luis Zabala kazetariak egin dion elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.