Musika

Lou Olangua OK Korral taldeko abeslaria hil da

Lou OIangua OK Korral musika taldeko kantaria izan zena gaur hil da gaixotasun larri baten ondorioz. Euskal rockaren lehenengo emakume abeslarietako bat izan zen Olangua.

mikel lizarralde
2013ko urtarrilaren 12a
16:04
Entzun

Gaixo zegoen aspaldian Lou Olangua eta Dani Ulazia O.K. Korralen taldekide izan zuenak Urola-Kostako Hitzari adierazi dionez, azken egunetan pattal samar zebilen.

Zarautzen (Gipuzkoa) sortu zuten OK Korral rock-and-roll taldea, 80ko hamarkadan. Aurretik Humedecidos taldean aritutako kideek osatu zuten talde berria, eta gaztelaniaren ordez euskaraz abestearen aldeko apustua egin zuten. Bi disko grabatu zituzten, O.K. Korral (Elkar, 1986) eta Beti gogor beti mozkor (Elkar, 1989), biak ala biak rock-and-roll, rockabilly eta country doinuz josiak.

Taldea hamarkadaren amaieran desegin zen, baina gerora ere abestu zuen Olanguak. Hala, Lusty Men taldearen Flies and spiders / Ge-or-gette singlean parte hartu zuen koruak eginez 90eko hamarkadaren hasieran

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.