MUSIKA

Lou Reed hil da

Musikariak 71 urte zituen, eta gibeleko transplantea egin zioten maiatzean. Bideoa: Lou Reed, 'Sweet Jane' jotzen. [Youtube]http://youtu.be/LrMLt9bMd_I[/Youtube]

Reed eta Ordorika. IMANOL GARCIA
2013ko urriaren 28a
10:53
Entzun

Rock musikaren ikono bat da The Velvet Underground taldearen sortzaile izandakoa. Haren ordezkari Andrew Wyliek eman du heriotzaren berri, baina ez du zehaztu zer dela-eta hil den. Hala ere, azaldu du litekeena dela maiatzean eginiko ebakuntzari lotuta egotea.

Ibilbide luzea egin zuen musika munduan. Rock eta rhythm and blues, free jazz eta musika esperimentalaren zale sutsua, John Cale galestarrarekin sortu zuen The Velvet Underground 1964an, eta 1960. eta 1970. hamarkadako New Yorkeko bizimodua deskribatu zuen abesti ugaritan.

Heroin, Rock and Roll eta Sweet Jane kanta arrakastatsuak dira, besteak beste, aro horretatik utzitako ondarea. 1970. urtean, taldea desegin eta bakarkako ibilbideari ekin zion Lou Reedek. Bi urte geroago, Transformer bere lehen diskoa kaleratu zuen. 30 diskotik gora argitaratu ditu.

Haren eragina oso nabaria izan da askorengan, lehen diskotik hasita. Abeslaria, gitarrista eta konpositorea, gai sakonak jorratzen ditu abestietan: eromena eta itxaropena, desioa eta traizioa, hiesa, hausnarketa eta mendetasuna...

Tolosan izan zen Reed 2006an. Katarain estudioetako Jonan Ordorika teknikaria Lou Reeden baxu jotzaile Fernando Saundersen laguna da, duela urte batzuk Ruper Ordorikaren Hurrengo goizean diskoan parte hartu zuenetik. Fronton jatetxean bazkaldu zuten Reedek eta Ruper eta Jonan Ordorikak, eta bertako atarian egin zuten argazkia elkarrekin bi musikariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.