Musika. Apparat
'LP5'
Diskoetxea: Mute Records.
Musika elektronikoan jada erreferenteetako bat da Apparat izen artistikoaz ezagutzen dugun Sascha Ring alemaniarra, eta, azken urteotan, Modeselektorreko lagunekin batera, Moderat proiektuan buru-belarri aritu bada ere, estudioko bosgarren lan luzea argitaratu du azken hilabete honetan. Giro-elektronika da nagusi, azken boladan egin duenaren antzera, eta atmosfera oso bereziak sortzen ditu —Philipp Thimm biolontxelo jotzailearen laguntzaz, batzuetan iluna ere bai—. Era berean sinpleak eta konplexuak diruditen hamar abestiak sortzeko askatasuna berreskuratu duela irakurri dut nonbait —Moderati agur esatearen ondorioz—, eta, egia esan, borobila atera zaio lana, zenbat eta gehiago entzun orduan eta gehiago hautematen dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu