Luc Moullet zinemagileak ziklo propioa izango du Zinebi jaialdian

Bere zinemagintzari buruzko hitzaldia ere eskainiko du Bilbon 'Nouvelle vague' mugimenduko kideak

Erredakzioa
2011ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Nouvelle vague mugimenduko kiderik ezezagunetariko bat da Luc Moullet (1937, Paris). Jean-Luc Godardek eta sona handiko beste zinemagile batzuek behin baino gehiagotan goraipatu dute haren lana, baina ez du sekula izan arrakasta komertzial handirik. Barrutik ezagutzen du, ordea, zinemaren mundua. Ezaguna du ofizioa bera, baita zinemagintza eraldatzeko Frantzian egin zuten saio hura ere. Irakasle, kritikari, saiogile, idazle, errealizadore eta zinemagilea da Moullet. Haren zinema ibilbideari atzera begirakoa eskainiko diote orain Zinebin, Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko jaialdian.

Hemezortzi urterekin argitaratu zuen bere lehen testu kritikoa Cahiers du Cinéma aldizkarian, eta 50 urtez aritu da zinemagintzan geroztik. Zortzi laneko lagina hautatu du Moulletek Bilboko jaialdian emateko. Cannesen saritutako La Comédie du travail izenekoa barne. «Mapa eta lurraldea» izango da zikloaren izenburua, eta hiru film luze eta bost film labur programatu dituzte.

Hitzaldi bat ere eskainiko du zinemagileak gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.