Lucia Lakarra eta Alex de la Iglesia izango dira Kulturaren Kontseiluko kide

Jaurlaritzak hautatutako 32 kideen artean Miguel Zugaza, Patxi Salaberri, Idoia Zabaleta eta Luisa Etxenike ere badaude

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak hautatu ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Josu Rekalde EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekanoak, Maria PTQK komisarioak, Miguel Zugaza Prado museoko zuzendariak, Kepa Sojo eta Alex de la Iglesia zinemagileek, Lucia Lakarra eta Idoia Zabaleta dantzariek, Alfonso Santiago Azkena Rock eta BBK Live jaialdien arduradunak, Karmele Jaio eta Luisa Etxenike idazleek eta Patxi Salaberri euskaltzainak osatuko dute, besteak beste. Diziplina guztietako 32 profesional hautatzea dagokio Jaurlaritzari. Eusko Legebiltzarrak bost kide izendatu ditu, eta, horretaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta Eudelek ere badituzte ordezkariak Kulturaren Euskal Kontseiluan. Erakunde horren lehen zeregina Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua eztabaidatzea eta onartzea izango da. Horretarako, hilaren 13an egingo du aurreneko bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.