Dantza

Lucia Lakarrak Espainiako Dantza Saria irabazi du

Interpretazio arloko Espainiako Dantza Saria Lucia Lakarra dantzari gipuzkoarrak jasoko du aurten. Lakarrak "mundu guztiko hainbat konpainiatan" egin duen "ibilbide txalogarria" saritu nahi izan du Espainiako Kultura Ministerioak izendatutako epaimahaiak. Egun Municheko Operako balleteko dantzaria da Lakarra. 30.000 euroko diru ordaina du sariak. Sormen arloko Dantza Saria, berriz, Israel Galvan koreografo espainiarrari eman diote.

2005eko azaroaren 7a
19:27
Entzun
Lakarra 1975ean jaio zen Zumaian (Gipuzkoa), eta ibilbide oparoa egin du mundu osoko hainbat dantza konpainiatan, besteak beste, Espainia, Frantzia eta AEBetan. Egun, Municheko Operako balleteko dantzari bakarlaria da. Aurretik ere hainbat sari jaso ditu, hala nola, Nijinsky Saria eta 2003an Moskuko Bolxoi antzoki ezagunean jaso zuen Benois Dantza Saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.