Luis de Pabloren organorako obra bat estreinatuko du bihar BOSek: 'Mandatua'

Bizkaiko Aldundiaren eskariz konposatu du, Bilboko Euskalduna jauregiko organoaren 10. urtemuga ospatzeko

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Luis del Pablo konpositoreak (Bilbo, 1930) organo eta orkestrarako onduriko Mandatua obra bihar estreinatuko du BOSek. Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz konposatu zuen De Pablok, iaz. Lan horrekin, Euskalduna jauregiko organoaren 10. urtemuga ospatu nahi dute. Oscar Candendo Zabalak joko du organoa. Eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa, berriz, Nacho de Pazek zuzenduko du. Bizkaiko Aldundiaren enkargua izanagatik, Mandatua lana bere hiriari, Bilbori eskaini diola azaldu du egileak. Obrak lau atal dauzka, Fantasia, Sekretua, Meditazioa eta Lilura izena dutenak.Euskalduna jauregiko Karl Schuke markako organoak 5.390 tutu eta soinu elementu dauzka, baita 25 kanpai ere, eta 30 tonatik gora pisatzen du.

Bestalde, Deustuko Unibertsitateko Astialdi Zientzien Institutuak Luis de Pabloren hitzaldi bat antolatu du. Bilboko Deustuko Unibertsitateko hitzaldi aretoan izango da, heldu den asteartean, hilaren 14an, 12:00etan. Zinebi jaialdiak Ohorezko Mikeldia eman zion aurten De Pablori, hainbat filmetako musika egiteagatik. Alabaina, De Pablok ez zuen ekitaldian egoterik izan, osasunez makal zegoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.