Abuztuan egin dituzte garbaketa lanak Jean Phocas teknikariarekin, eta ondoko musikari hauekin: Mixel Ducau (gitarra eta saxoa), Julio Andrade (kontrabaxua, baxua eta perkusioak), Igor Telletxea (bateria, kajoia eta perkusioak), Ivan Allue (whistlea eta txirula), Alberto Rodriguez (mandolinak), Xabier Zeberio (biolina) eta Iñaki Dieguez (akordeoia, trikitia). Ia musikari guztiak lagun ditzutela Bilbon egingo dute aurkezpen kontzertua eta ondorengo emanaldiak hilaren 20an Ordizian (Gipuzkoa) eta azaroaren 4an, Elizondon (Nafarroa) izango dira.
Abeslarien lanik berrienak Euskal Herriko lirika tradizionalaren osagaiak biltzen ditu, baina baditu, halaber, Pantxoa eta Peioren ibilbidean berriak diren kostaldeko giro zeltiarrak.
Besteak beste, bakeari buruz idatzi nahi zituzten kantu batzuk. «ETAren su-etena ez balitz gertatu ere, nahi genuen aipatu bakea gure abestietan», adierazi du Pantxoak. «Zuzentasunean finkatzen den bakean sinesten dugu, Euskal Herriaren eskubideak errespetatzen dituen bakean, jendearen iritzia kontuan hartzen duen bakean», gaineratu du.
Baina bakea ezezik, maitasuna ere jorratu dute Peio Ospital eta Pantxoa Carrerek. Diskoan, beraz, amodiozko kantu zaharrak ere badaude. Besteren artean, Lehen, orai, bethi, 1941ean Aita Donostiak Ainhoan (Lapurdi) aurkitutakoa, eta Nere maitia, jeiki eta jeiki, Oiartzungo (Gipuzkoa) kantu zaharra
Musika
Lurra, maitasuna, askatasuna eta bakea dira Pantxoa eta Peioren disko berriko ardatz nagusiak
Kantari lapurtarrek Euskal Herriko lirika tradizionaleko osagaiak eta giro zeltiarrak uztartu dituzte =iLurra eta maitasuna=i izeneko disko berriko abestietan. Elkarren Dnostiako estudioan grabatu dute diskoa eta hamaika musikari izan dituzte lagun. Zuzeneko kantaldietan ere musikari gehienak izango dituzte alboan. Hilaren 11n emango dute diskoaren lehen aurkezpen kontzertua Bilboko Arriagan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu