Machiko Kyo aktore japoniarra zendu da
ZINEMA. Machiko Kyo, 1950eko hamarkadan Japoniako aktorerik ezagunenetakoa izan zena, atzo hil zen Tokion, 95 urte zituela. Akira Kurosawak zuzendutako Rashomon-ek (1951) eman zion ospea, baina bere herrialdeko beste hainbat zinemagile ezagunekin ere egin zuen lan; hala nolaKenji Mizoguchirekin —Ugetsu monogatari (1953), Yôkihi (1955)— eta Teikosuke Kinugasarekin —Jigokumon (1954)—. AEBetan The Teahouse of the August Moon filmatu zuen Marlon Brandorekin (Daniel Mann, 1956).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu