Biboko Aste Nagusian abuztuaren 24ko kontzertua nork emango duen ikuskizun dago oraindik: hasieran The Prodigy taldea iragarri zuen Bilboko Udalak. Joan den astean, ordea, talde horrekin izandako tirabira batzuen ondorioz kontzertu hori bertan behera geratzen zela iragarri zuten, eta Madnessek joko zuela haren ordez.
Gaur, ordea, Madnessen kontzerturik ere ez dela izango jakinarazi du Udalak: taldeko kide baten arazo pertsonalen ondorioz geratu bide da bertan behera ekitaldia. Jon Sanchez Kultura zinegotzia eta Last Tour International promotorako ordezkari bat Jai Batzordearekin bilduko dira gaur goizean, gorabehera horien guztien berri emateko.
Musika
Madnessek ere ez du joko Bilbon
Madness =i reggae=i eta =iska=i musika taldeak ez du Bilboko Aste Nagusian joko. Hala jakinarazi dute Udaleko iturriek. Taldeko kideetako baten arazo pertsonalen ondorioz geratu dela kontzertua bertan behera azaldu dute. Azken unean Bilbon jotzeari uko egin zion The Prodigyren ordez jo behar zuen Madnessek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu