Madonna nazioarteko pop izarra liluratu egin dute Euskal Herriko doinu tradizionalek. Abeslariaren azken aurkikuntza Baionako Kalakan folk taldea da, eta MDNA World Tour itzulian parte hartzera gonbidatu du. Kalakaneko Xan Errotabehere, Thierry Biskari eta Jamixel Bereau hirukoteak gonbidapena onartu du, eta Open Your Heart azken diskoko abestiaren bertsioa egingo dute, doinu modernoak eta tradizionalak nahastuz, eta taldearen Sagarra jo! abestiarekin gurutzatuz.
Ohikoa da Madonnak lurralde eta kultura ezberdinetako doinuak erabiltzea abestiak moldatzeko, baina euskal doinuetara hurbiltzen den lehen aldia da. Ustekabean ezagutu zuen abeslariak Baionako taldea. AEBetako izarrak Lapurdin igaro zuen oporraldiaren zati bat iazko udan, eta Getariako kontzertu pribatu batean ezagutu zuen folk taldea, urtebetetzea ospatzen ari zela. Hirukotearen tradizioa eta doinu modernoak uztartzeko moduarekin txunditurik gelditu zen abeslaria, hirukoteak perkusioa eta erritmo aldaketak nahasten baititu. Iaz, Baionatik Bilbora diskoan parte hartu zuen taldeak.
Madonnaren itzulian parte hartuko du Kalakan folk taldeak
AEBetako abeslariak Getarian ezagutu zuen Baionako hirukotea, eta 'Open Your Heart' kantan joko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu