Magical Girl, Carlos Vermuten bigarren film luzea Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldi irabazle absolutoa izan da. Ekoizpen espainiarrak film onenaren Urrezko Maskorra eta zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra jaso ditu.
Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Javier Gutierrezentzat izan da (La isla mínima) eta emakumezko aktore onenarena Paprika Steenentzat (Silent Heart).
Epaimahaiaren Sari Berezia Cedric Kahnen Vie Sauvage filmak jaso du eta gidoi onenaren Dennis Lehanek The Drop filmerako idatzitako testuagatik.
Kritika oso onak jaso zituen arren, Loreak Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako filmak ez du sari bakar bat ere eskuratu.