Zinemaldia

Maider Fernandez Iriarte: "Ikusmira Berriak oso esperientzia aberasgarria izan da"

Nazioarteko 157 proiekturen artean Maider Fernandez Iriarteren Las letras de Jordi saritu dute Ikusmira Berriak egitasmoan. Zurriolako butaka saioan izan da Donostiako zinemagilea. Areka animaziozko filmaz aritu dira Kote Camacho eta Itsaso Nabarro, Atxur taldea ordezkatuz. [youtube]https://youtu.be/-WTi8J-EOoY[/youtube]

2017ko irailaren 28a
15:01
Entzun

Garuneko paralisiarekin jaio zen gizon baten gorabeherak kontatuko ditu Maider Fernandez Iriarte zinemagileak Las letras de Jordi dokumentalean. Bartzelonan eta Lourdesen (Frantzia) grabatuko du, eta proiektuaren xehetasunak eman ditu Zurriolako butaka saioan. "Ikusmira Berriak egitasmoari esker, sei asteko egonaldia izan dut Tabakaleran, eta beste herrialde batzuetako zinemagileekin proiektua partekatzeko aukera izan dut. Esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan da", esan du Fernandez Iriartek.

Saio berean elkarrizketatu dituzte Atxur animazio taldeko Kote Camacho eta Itsaso Nabarro. Areka film laburra egin du taldeak, Bego Vicarioren gidaritzapean. Kimuak-eko film laburretako bat da Areka, eta Andoni Egañaren bertso batzuk ditu oinarri.

Kimuak-eko beste film labur bati buruzko bideoa ikusi ahal izan da saioan. Euritan filmaren gaineko xehetasunak eman dituzte Arantza Santestebanek eta Irati Gorostidik bideo horretan. Bestetik, Gaztezulo aldizkarikoek Bi txirula filmari buruz egindako bideo-kritika eman dute.

Saioa amaitzeko, Maia Muruaga Euskal Irratietako kazetariak eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak Euskal Herriko filmen inguruko iritzia eman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.