Maider Lopez, Liam Gillick eta Oscar Tuazonen lanak Urdaibain geratuko dira

'Urdaibaiarte' erakusketan parte hartu ondoren, eskualdeko hainbat gunetan geratuko dira

Erredakzioa
Bilbo
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Oscar Tuazon, Liam Gillick eta Maider Lopezek Urdaibaiarte arte garaikideko erakusketan parte hartzeko sortutako artelanak «urteetan» geratuko dira ikusgai Urdaibaiko hainbat gunetan, Eusko Jaurlaritzako 2012 Fundazioak jakinarazi duenez.

Hamar artistaren lanek osatu dute erakusketa uztailaren 20tik joan den igandera bitarte, eta honako hiru hauek dira erakusketa amaitu ostean eskualdean ikusgai geratuko direnak: Oscar Tuazonen Birds, Ibarrangeluko Garteiz eta Akorda auzoen arteko Atxarre gainean; Maider Lopezen In Situ, Okako itsasadarraren ezkerraldeko hainbat gunetan; eta Liam Gillicken Faceted Revision Structure, Gernikako Astra lantegiaren aurreko horman.Gillicken proiektua «Gernika bisitatzen duenak nahitaez ikusi beharreko gauzen zerrendara» gehitu delakoan dago Pello Gutierrez 2012 Fundazioaren gerentea.

Hiru artista horien lanez gain, beste zazpirenak hartu ditu bere baitan Urdaibaiarte erakusketak: Gunilla Klinberg, Lara Almarcegui, Carlos Irijalba, Renata Lucas, Haegue Yang, Rafael Lozano-Hemmer eta Pieter Vermeersch-enak.

Bermeoko Ormaza kontserba fabrikak antolatutako Urdaibai On erakusketak 2.500 bisitari izan ditu. Bertoko artisten lanak bildu ditu erakusketa horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.