MAITASUNA OINARRI DUEN BILDUMA
Maitasuna ardatz duten kantak hautatu, eta Lovin' Gaztea (Elkar) diskoa kaleratu dute, Gaztea Irratiaren 20. urteurrena ospatzeko. Diskoko lau kantu bertsioak dira: We Are Standardek Hertzainak taldearen Aitormena-ren bertsioa egin du; El Menton de Fogartyk, berriz, Itoizen Hegalegiten-ena; DJ Makalak Esne Beltzaren kanta baten remix-a ondu du; eta Barricadak, berriz, Mañana será igual kantuaren euskarazko bertsioa. Euskal talde ezagunen jatorrizko kantak dira gainerako hamaseiak. Irudian, We Are Standard taldeko kideak, atzo, Bilbon eginiko aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu