Sariak

Maite Idirin sopranoak jaso du Baiona Hiria Ohorezko Saria

2011ko otsailaren 4a
19:07
Entzun
Maite Idirin sopranoari eman diote 2010eko Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria. Idirinek musikaren inguruan duen ibilbide zabala saritu dute antolatzaileek.

Cendrine Lagoyeytek Euskal Kulturaren Saria jaso du =iUsages des motifs culturels dans la construction de l'image(rie) touristique. Ongi etorri, bienvenue au Pays Basque=i izeneko doktoretza-tesiagatik.

Euskal Kultura Sari Berezia Andre Peesek eskuratu du.

Sariak banatzeko ekitaldia 17:30ean izan da, Baionako Herriko Etxean. Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria beren jarduera edo ibilbidearengatik Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren edo zientziaren alde lan egin duten pertsonei ematen zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.