Durangoko 46. Euskal Disko eta Liburu Azoka. Hitzen ahairez
Makulu barik
Ibili, makuluak dira ibiltzea eragozten digutenak, makuluak dira pausoa gura beste luzatzea eragozten digutenak. Szenatokiako lagunak pozarren daude Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak Azokaren baitan antolatutako euskarazko maratoiak itzelezko harrera izan zuelako. Beldur ziren, Azokaren erdigunetik hamar minutura urrun dagoen San Agustinera inor hurreratuko ote zen. Oker zeuden eta eskaini zituzten lau piezetan antzoki bete lagun bildu ziren. San Agustin kulturgunean lehenago ere antzerkia proposatu izan diguten arren, erantzuna ez zen antolatzaileak asebetetzeko bestekoa izan. Atzokoa euskarazko antzerkigintzan aritzen direnen euren ekimena izan da, aktoreen ardurapekoa. Jasotako igurtzia beldurrak gainditzekoa, makuluak ahaztaraztekoa. Irudieneatik itaurrean ari diren gogaideak beldur ziren hastapen orenetan, beldur ikus-entzunezkoetan ari diren sortzaileen guneak bilgune jaiotzea erdietsiko duen.Hamar film labur, dozena bat bideoklip, fikziozkoak eta dokumentalak diren luzemetraiak, zortzi zuzendari , tartean laurogeita zortzi urteko Gotzon Elortza. Guztiak euskaraz sortuak. Zinemazaleek pozarren epeldu dituzte autobuseko diseinuzko aulkiak. Zein ote dira guk nahieran ibiltzen uzten ez diguten makuluak? Nork artatzen gaitu horren txarto? Aitaitari iraungitako pastillak botikara eroan behar direla gogorarazteko esaten zigun amamak, iraungitako pastillak luzaroan hartuz gero atzerabueltabakoa zatekeela kalterako ondorioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu